Nortzuk gara

Gertaerak

Virgen Niña posta

Bannerra

Virgen Niña Birtuala

Bannerra

60. Urteurrena (1954-2014)

botoi eu


Documento sin título

Nortzuk gara

 

santa bartolomea

"Santa izan nahi dut,

laster Santa,

Santa handia."

St. Bartolomea

santa vicenza 

 

 

"Kristo gurutziltzatua ezaguna duenak,

 den-dena daki,

Kristo gurutziltzatua ezaguna ez duenak,

 ezer ere ez daki."

St. Vincenza 

 

 

Santa Bartolomea Capitanio y Vincenza Gerosaren Karitateko Ahizpak, "Virgen Niñaren Ahizpak" ezizenez ezagutuak, gazte, gaixo eta behartsuenen mesedetan dihardute, munduko pertsonen artean Jaungoikoaren maitasunaren lekuko eta adirrazgarri garbia izan nahian, Institutoaren karismaren arabera.


"Gazteen heziketa" Sta. Bartolomea Capitanio fundatzailearen karismaren oinarrizko osagaia da, eta horretaz, hasiera-hasieratik, kontzientzi bizia hartu zuen Institutoak. Sta. Bartolomeak bihotz-bihotzekoak zituen gazteak, eta gazteen garapen eta hazkuntza perstonalaz arduratu zen, gizarte zuzen baten eragile bihur daitezen.

 

interrogante-1

quienes somos1

MISIOA

Misioa: Gure izatearen arrazoia da, gure izanaren zentzua, gure oinarrizko xedea, ikastetxe-kide guztion lan eta ahaleginak duen helbururik garrantzitsuena, gure kemena eta gaitasunak bideratzen dituen asmoa. Gizartearekiko ekarpenik erabakigarriena eta garrantzizkoena da.

 

Amurrioko “Virgen Niña” kristau-inspirazioko ikastetxea dugu, itunpekoa, guztioi irekia, Amurrio, Araba, Euskadi eta munduko kultur, ingurune eta giza-errealitatearekiko sentibera.

 

Ikasleen prestakuntza integrala da gure misioa, hurbileko eta banan-banako arretaren bidez, familiekin lankidetzan, Hezkuntz Proiektuan eta Virgen Niñaren Ahizpen Idearioan oinarrituta.

 

Hezkuntz-eskaintza zabala dugu, Haur Hezkuntzako lehen zikloan hasi eta DBHko laugarren maila bukatu arte (0 eta 16 urte bitartekoa), Euskara, Gaztelania eta Ingelesari hizkuntz tratamendu integrala emanez. Hezkuntz proposamen hau burutzeko, irakasle gaituak ditugu, Hezkuntza-proiektuarekin erabat konprometituak, berrikuntza, hobekuntza eta etengabeko prestakuntzaren aldekoak.

IKUSPEGIA

Ikuspegia: Etorkizunarako nahi dugun irudia da, norantz abiatu nahi dugun, ikastetxeak jendearengan eragin nahi duen irudia.

 

Amurrio eta bere inguruetarako erreferentzia-ikastetxea izan nahi dugu, honako honen bidez:

  • Bene-benetako hezkuntza-integrala eskaini, gizaki egiten gaituzten alderdi guztiak garatuz (espirituala, kognitiboa, emocionala eta fisikoa).
  • Interes-taldeen gogobetetze maila altua lortu (ikasleak, familiak, irakasle nahiz ez irakasleak, kongregazioa, IGE, hezkuntza administrazioa, Kristau Eskola, Amurrioko Udala, hornitzaileak eta bestelako eskola eta ikastetxeak).
  • Berrikuntza eta etengabeko hobekuntzaren aldeko apustua egin.
  • Partaidetzazko kudeaketan oinarritu eta, Hezkuntza-proiektuan, hezkuntza-komunitatearen inplikazioa gauzatu.
  • Betiere gizartearen eskaeren aurrean sentibera agertu eta erantzunen bat eskaini.

BALIOAK

Balioak: Ikastetxean lanean ari diren pertsona guztien portaera eta jokabidea gidatzen dituzten oinarrizko ideak dira.

 

BALIOAK
 
Elkarlana/Lankidetza
Ingurukoekin batera, modu koordinatu batean eta sortze ahalmena lagun dugula, erantzunkizunak hartu eta betetzen dugu gure lana.
Koherentzia
Eguneroko bizitzan kristau eta giza balioekin koherente agertzen gara.
Profesionaltasuna
Ikasle eta familiei ahalik eta zerbitzurik onena ematearren, modu eraginkorrean aritzen gara lanean eta prestakuntza eta berrikuntzaren alde agertzen gara.
Hurbiltasuna
Empatia garatzen, bizipenak partekatzen eta borondateak biltzen saiatzen gara.
Alaitasuna
Bai garenaz, bai egindakoaz eta baita inguratzen gaituenaz gozatzen dugu.
Etengabeko hobekuntza
Pertsona eta kudaketan kalitate printzipioetan eta etengabeko hobekuntzan oinarritzen gara.
Errespetua
Jakin badakigu gure ekintzek bestengan duten eragina, eta beste horiek direnaz eta egiten dutenaz ondo sentiarazten ditugu.

 

 

 

 

L'Istituto

Bannerra

Andra Mari - Nauel Huapi GKE

Bannerra

Ziurtagiriak

VTEM BannersVTEM BannersVTEM Banners

Esteka Interesgarriak

VTEM BannersVTEM BannersVTEM Banners